Irailaren 26an, ostirala, EBk bere hizkuntzen eta kulturen aberastasuna ospatu zuen Hizkuntzen Europako Egunean, ekitaldi bereziekin, kafe linguistikoekin, jolasekin eta jarduera praktikoekin. Aurtengo gaia honako hau izan da: Hizkuntza, bihotz eta gogo irekiak! Horrek adierazten du hizkuntzak ikasteak piztu egiten dituela emozioak eta garuna.

Egun horretan, Europa osoko milaka europarrek, eskolek eta erakundek ikasi zuten hizkuntzak ikasteak beste kultura batzuk ulertzen eta harreman sendoagoak sortzen nola laguntzen digun. Gainera, egun horrek gogora ekartzen du nolako hizkuntza sorta oparoa hitz egiten den Europan: EBk 24 hizkuntza ofizial ditu, baina Europako hizkuntza-panorama are aberatsagoa da. Horiez gain, eskualde eta eremu urrietan 60 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira, eta ezin ahaztu dira komunitate migratzaileek ekarritakoak ere.

EBk aktiboki sustatzen du hizkuntzak ikastea, aukera berriak irekitzen baititu, bizitzako etapa guztietan ere. Inoiz hitzik gabe geratu al zara, atzerrian oporretan zinela? Hizkuntzak ikasteak lagundu zaitzake horrekin. Zure lan aukerak hobetzen, liburuez, filmez eta albisteez jatorrizko hizkuntzan gozatzen eta zure buruarengan duzun konfiantza handitzen ere laguntzen ahal dizu.