Kirolaren Europako urteko Astea 2025eko irailaren 23tik 30era izanen da.
Aurten Europa mugiarazi duen kanpainaren hamargarren urteurrena beteko da.
Ohiko kirolaria zara edo asteburuetan ibiltzera ateratzen zara? Hasiera berri baten bila zabiltza? Zure egoera edozein dela ere, hauxe da bizimodu aktiboa izateko seinalea.
2015az geroztik, Kirolaren Asteak kirolaren eta jarduera fisikoaren onura fisikoak, mentalak eta sozialak aurkitzen lagundu die milioika europarri. Berrikus dezagun aurrerapenez betetako azken hamarkada eta jar dezagun begirada etorkizun are dinamikoago batean.
Lehentasunak
- #IzanAktibo – Orduan. Orain. Beti: Aktiboa izatea ongizate mentala hobetzeko, estresa murrizteko eta belaunaldi guztietako pertsonak batzeko modurik eraginkorrenetako bat da. Bilobekin paseatzen duten aitona-amonak, taldean kirola egiten duten nerabeak eta kirola egiteko atsedena hartzen duten helduak. Jarduera fisikoak hobeki sentitzen, argiago pentsatzen eta gehiago konektatzen laguntzen digu adin guztietan.
- Gehiago mugitu, gutxiago korritu: Bizitza modernoak konektatuta mantentzen gaitu, baina askotan eserita egotera ere behartzen gaitu. Aurten, Kirolaren Europako Asteak korritzea paseatzearekin trukatzera animatzen gaitu guztiak, batez ere gazteak. Pauso txiki orok kontatzen du: izan dantza-erronka bat, lagunekin paseatzea edo saskibaloi-partida bat jokatzea bazkalorduan.
- Kirolaren Europako Asteak 10 urte bete ditu: Energiaz, gogo biziaz eta ahalduntzeaz beteriko 10 urte izan dira, eta hasiera besterik ez da izan. 2025eko Kirolaren Europako Asteak ospakizunarekin bat egitera gonbidatzen zaitu. Kirolak konexiorako, berdintasunerako eta inklusiorako bitarteko gisa duen indarra ospa dezagun. Hurrengo belaunaldia urteko egun guztietan #AktiboIzateko inspira dezakezu!
Kirolaren Europako Astearen hamargarren urteurrenaren inaugurazioa Kopenhage hiri dinamiko eta jasangarrian izanen da.