Negoziazioak abuztuaren 14ra arte luzatuko dira; izan ere, iazko bilkura batean aitzinamendu garrantzitsuak erdietsi ziren arren, azkenean ez zen itunik sinatzea lortu.
Europako Batzordea Plastikoei buruzko Tratatu Globalari (INC-5.2) buruzko funtsezko negoziazioetan parte hartzen ari da Genevan (Suitza), kutsadura plastikoaren arazo larriari aurre egiteko itun integral eta eraginkor bat lortzeko xedez.
2021eko NBIParen datuen arabera, plastikoaren munduko ekoizpena urteko 400 milioi tonakoa da, zifra harrigarria zinez. Halere, plastikoaren % 12 baizik ez da errausten, eta % 9 baizik ez da birziklatzen; hala, bada, gaur egun itzela da ingurumena –ozeanoak eta ibaiak barne– kutsatzen duten hondakin plastikoen kopurua.
Estatistika kezkagarri horiek direla eta, EBk plastikoen bizi-ziklo osoari helduko dion tratatu bat aldezten du (plastikoen ekoizpenetik hasi eta deuseztatzen diren arte), neurriak hartuko dituena pixkanaka ezabatzeko giza osasunerako eta ingurumenerako arrisku nabarmena dakarten plastikozko produktu jakin batzuk. EBk, bestetik, plastikozko hondakinen ingurumen-kudeaketa arduratsurako xedapen eraginkorren alde egiten jarraituko du.
Negoziazioak abuztuaren 14ra arte luzatuko dira; izan ere, 2024ko abenduan egin bilkura batean aitzinamendu garrantzitsuak erdietsi ziren arren, azkenean ez zen itunik sinatzea lortu.