Estatu kideetako ordezkariek (Coreper) onetsi berri dute zein izanen den Kontseiluaren jarrera («negoziazio agindua»), Batzordeak EBko araudia sinplifikatzeko eta, ondorioz, EBren lehiakortasuna bultzatzeko egindako proposamenetako bati buruz. Proposamen horrek («Erlojua Geldiarazteko Zuzentaraua») atzeratu egiten ditu jasangarritasun korporatiboari eta arrazoizko arretari buruzko informazio betekizun jakin batzuk aplikatzeko datak, bai eta arrazoizko arretari buruzko xedapenen transposiziorako epemuga ere.

Proposamena «Omnibus I» paketearen parte da. Pakete hori Batzordeak onetsi zuen 2025eko otsailaren amaieran, EBko jasangarritasunaren arloko legeria sinplifikatzeko. Enpresa sektorean eragin handia duenez, Poloniako presidentetzak erabateko lehentasuna eman dio proposamen horri, EBko enpresei beharrezko segurtasun juridikoa emateko, informazioaren eta arrazoizko arretaren betebeharrei dagokienez. Estatu kideak bat etorri dira neurri handian presidentetzak agertutako premiarekin, eta, alde horretatik, Batzordeak honako hauek atzeratzeko egindako proposamena babestu dute:

  • Bi urtez jasangarritasun korporatiboko txostenak aurkezteari buruzko Zuzentaraua (CSRD) indarrean jartzea. Horrek txostenak aurkezten hasi ez diren enpresa handiak behartzen ditu, bai eta burtsan kotizatzen duten ETEak ere, eta
  • Urtebetez transposizio epea eta enpresa jasangarritasunaren arloko arrazoizko arretari buruzko zuzentaraua aplikatzeko lehen aplikazio fasea (enpresa handienak hartzen ditu barnean).

Legegilekideen arteko akordio azkar batek denbora emanen lieke CSRD eta CSDDDn funtsezko aldaketak adosteko. Aldaketa horiek Batzordeak proposatu ditu, jasangarritasunari buruzko «Omnibus I» paketearen parte gisa.

Informazio gehiago