Ursula von der Leyen eta António Costa presidenteek EBren eta Afrikaren arteko goi-bileran parte hartuko dute gaur. Bilera hori Lurmutur Hirian eginen da, Europak herrialde afrikarrarekin duen lotura estrategikoa indartzeko.

Goi-bileran, Europak eta Hegoafrikak elkarrizketei ekitea adostu dute, akordio komertzialen belaunaldi berri bat hizpide hartuta: merkataritza eta inbertsio garbien elkarte bat.

Hegoafrika lehen herrialdea izanen da EBrekin molde horretako akordio bat sinatzen. Elkarte hori ardaztuta egonen da inbertsioan, energia garbi bateranzko trantsizioan, gaitasunetan eta teknologian, baita hornidura-kate guztietako industria estrategikoen garapenean ere, Afrikan kalitatezko enpleguak sortzeko. Buruek, bestalde, beren lankidetza funtsezko lehengaietara zabaltzea ere adostu dute.

EBren eta Hegoafrikaren arteko harremanetan kapitulu berri hori abian jartzeko, von der Leyen presidenteak Global Gatewayren 4.700 milioi euroko inbertsio pakete bat izanen dela iragarri du.

Paketearen zati handiena —4.400 milioi euro— herrialdean trantsizio energetiko garbi eta bidezko bat bultzatzeko proiektuetan inbertituko da.

Horrek konpromiso esanguratsua dakar «Scaling up Renewables in Africa» (energia berriztagarrien sustapena Afrikan) kanpainaren testuinguruan. Kanpaina hori Von der Leyen eta Ramaphosa presidenteek jarri zuten abian, Rioko G20ko Gailurrarekin aldi berean. Global Citizenekin elkartutako eta Energiaren Nazioarteko Agentziak babestutako kanpaina horrek, amaieran, emaileen konferentzia garrantzitsu bat izanen du, eta aldi berean eginen da Johannesburgoko G20 goi-bilerarekin batera.

Bestalde, Global Gateway paketeak argi egiten die konektibitate-azpiegitura fisikoei zein digitalei, eta tokiko farmazia-industria bultzatzeari.

Informazio gehiago