Europako Batzordeak kontsulta bat jarri du abian. Bertan, oharrak egiteko gonbit egiten die interesdun alderdi guztiei, bere proiektu bati buruz: Industria Garbirako Itunari datxekion estatu-laguntzen esparrua (CISAF).
Batzordeak 2025eko otsailaren 26an argitaratu zuen Industria Garbirako Itunari buruzko Jakinarazpena:Lehiakortasunerako eta deskarbonizaziorako ibilbide-orri bateratu bat. Jakinarazpen horretan adierazten zen estatuko laguntzen Esparru berri bat eratuko zela 2025eko bigarren hiruhilekoan. Batzordeak gaur jarri du abian CISAFen testu-proiektuari buruzko kontsulta, eta 2025eko ekainean onartuko dela aurreikusten da.
CISAF Industria Garbirako Itunaren osagarria izanen da. Bertan ezarrita egonen da estatu kideek nola planifikatu behar dituzten Estatuaren laguntza-neurriak, beren helburuak babesteko, Krisi eta Trantsizioko Aldi Baterako Esparruaren (TCTF) xedapen iragankorrekin lortutako esperientzian oinarrituta, hau da, esparru horren 2.5, 2.6 eta 2.8 ataletan oinarrituta. Behin onartuta, CISAF ezarriko da TCTFren ordez, eta aurreikusita dago 2030eko abenduaren 31ra arte indarrean egonen dela. Horrela, estatu kideei epe luzeagorako plangintza bat emanen zaie; enpresei, berriz, aurreikusteko gaitasuna, eta inbertsioen arloko segurtasuna. Erraztu eginen ditu betekizun estandar batzuk ere, hala nola estatuko laguntzak esleitzeko nahitaezko lizitazio-prozesua. Horrek araubideen erabilera arinduko du, behin estatu kideek ezarri eta gero.
Alderdi interesdunek 2025eko apirilaren 5era arte erantzuten ahal izanen diote kontsultari. Proposamena eta kontsultaren datu guztiak hemen kontsulta daitezke.