Emakume zientzialariak ez dira soilik hesiak apurtzen ari; horrez gain, munduko arazorik zailenak konpontzen ari dira jakin-minaz, ausardiaz eta zientziak guztiontzako funtziona dezan lortzeko konpromisoarekin.

Gaur egun emakumeak buru dira zientzia ekimen berritzaileenetako askotan, eta aurre egiten diete gizarteko erronka zailenetako batzuei.

Aniztasunak eta inklusioak on egiten diote zientziari. Alabaina, genero alborapenak jarraitzen du arazo handia izaten.  Esate baterako, bihotz gutxiegitasunaren inguruko saiakuntzetan, hamabost urte baino gehiagoz, sartutako gizon kopurua emakumeena halako hiru izan zen.

Zientzia azkar aldatu behar da bizi garen munduaren isla izateko.

Acciones Marie Skłodowska-Curie (MSCA) deritzon ikerketaren finantzaketa programaren bidez, emakume zientzialariek hutsune horiei heldu diete, hesiak apurtzeko eta mundua ulertzeko dugun modua aldatzeko, zientziak guztiontzat funtzionatzen duela bermatze aldera.

Marie Skłodowska-Curieren legatuari jarraipena eman diote, eta frogatzen ari dira emakumeek zientzia lideratzen dutenean gizarte osoa dela onuradun.

Skłodowska-Curiek honakoa esan zuen behin: “Bizitzan ez da ezeren beldur izan behar, ulertu besterik ez da behar”. Emakume zientzialari horiek mundua hoberako ulertzen –eta aldatzen– laguntzen digute.

Hona hemen emakumeek zuzendutako bost proiektu inspiratzaile, arazo larriei heltzen dietenak, nola ikerketa medikokoak hala gizarte desparekotasunekoak, frogatzen dutenak jakin-minak, ausardiak eta inklusioak aldaketa esanguratsu baterantz eramaten ahal gaituztela.

Informazio gehiago