“Oraingoz, ez dugu inolako jakinarazpen ofizialik jaso EBko produktuei muga-zerga gehigarriak ezartzeari buruz. Ez diegu erantzunik emanen iragarpen orokorrei, xehetasunik edo idatziko argibiderik ematen ez den bitartean. EBk uste du ez dagoela justifikaturik bere esportazioei muga-zergak ezartzea. Justifikatu gabeko neurriei aurre eginen diegu, Europako enpresen, langileen eta kontsumitzaileen interesak babeste aldera.
Orokorrean: Muga-zergak ezartzea legez kanpokoa litzateke eta ekonomiari kalte eginen lioke, batez ere kontuan harturik EBk eta AEBk ekoizpen-kate erabat integratuak ezarri dituztela itsasoz gaindiko merkataritzaren eta inbertsioaren bidez. Muga-zergak, funtsean, zergak dira. Halakoak ezartzean, AEBk bere herritarrak zergapetuko lituzke, enpresendako kostuak eta inflazioa handituko lirateke-eta. Gainera, muga-zergen ondorioz ziurgabetasuna handitzen da, eta munduko merkatuen eraginkortasuna eta integrazioa kolokan jartzen”.