Mikel Irujo Industria sailburuarekin batera, Splorok eta Red Enterprise Europe Networkek antolatutako “Horizonteak Esploratzen” jardunaldian parte hartu zuen pasaden ostiralean.
Europa ekintzaileentzako eta ETEentzako finantziazio-aukera gisa aipatu du Ana Ollo lehendakariordeak, Splorok eta Red Enterprise Europe Networkek CEINen egoitzan gaur, irailak 13, antolatutako “Horizonteak esploratzen” jardunaldiaren testuinguruan. Jardunaldiak Europako finantzaketa-funtsak kaskadan eta enpresen gaitasunen garapena uztartu ditu. Ekitaldia Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara departamentuko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak finantzatu du, Europar Batasuneko Politikak eta Estrategiak Hedatzeko Laguntzen 2024ko deialdiaren barruan, eta Mikel Irujo Industriako eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko sailburuak ere parte hartu du.
Prestakuntza-jardunaldia nagusiki osagai berritzaile edo teknologiko handia duten Nafarroako startup eta ETEei, espezializazio teknologiko aurreratuak dituzten I+G+b Nafarroako Sistemako (SINAI) agenteei eta startupen inkubagailu eta azeleratzaileei zuzenduta dago.
Kaskada finantzaketa Europako Batzordearen mekanismo bat da, funtsak enpresa sortu berrietara eta ETEetara modu eraginkorrean iritsiko direla bermatzeko, eta arintasun, ikuspegi tematiko, arrakasta-tasa eta administrazio-karga txikiagoak eskaintzen ditu, Europako beste programa batzuekin alderatuta.
Ekitaldian, Nafarroako, Estatuko eta Europako adituen hitzaldiak izan dira, Europako ekosistemaren aukerei eta zerbitzuei buruz, bai eta European Innovation Councilek (EIC) Europako ETEentzat duen zereginari buruz ere. Baita ere, bi mahai-inguru egin dira, bata gaztelaniaz eta bestea ingelesez, kaskadako finantzaketaren abantailei eta aholku praktikoei buruz. Azkenik, mentoretza-tailer interaktiboak ere eskaini dira, sektorekako finantzaketa-aukera egokiak identifikatzeko.
Azpimarratzekoa da Enterprise Europe Network erakundeak parte hartzen duen “Nafarroa eta Europarekin dituen loturak: eskualdeko ekosistemarako aukerak eta zerbitzuak” izeneko programaren zatia Europa+Gertu programaren barruan dagoela. Programa horrekin Bruselara enpresa-misio bat finantzatu nahi duten enpresek jardunaldi honetan parte hartu behar dute finantzaketa hori lortu ahal izateko, eta laguntza irailaren 27a baino lehen eskatu ahal izango dute.