116 enpresak jasoko dituzte laguntza horiek, eta ibilgailuen txatar bihurtzea, panel fotoboltaikoak jartzea eta eraginkortasun energetikoko neurriak finantzatuko dituzte.
Industria Sailak eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialak 2.351.132 euroko bi laguntza-deialdi ebatzi dituzte. Horietako batek industria-sektorean deskarbonizazio-ekintzak sustatzea du helburu, eta besteak, berriz, bidaiari-flotak eta enpresetako salgaiak eraldatzea.
Lehenengo emakida-ebazpenak 15 industria-enpresari egingo die mesede, eta deskarbonizazio-jarduerak egin ahal izango dituzte. Emakidaren zenbatekoa 900.000 eurokoa da, deialdi honetarako erabilgarri dagoen zenbateko osoa. Zehazki, laguntza horrekin eraginkortasun energetikoko 12 jarduketa egingo dira, eta 3 instalazio fotovoltaiko jarri ahal izango dira martxan. Enpresa horiek, batez beste, aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren % 43 jasoko dute.
Bigarren emakida-ebazpenak bidaiarien eta salgaien garraio-flotak eraldatzeko laguntzei egiten die erreferentzia. Oraingoa hamaikagarren emakida-ebazpena da eta 1.451.132,82 euroko zenbatekoa izan du, 101 enpresak jasoko dutelarik. Deialdi honen aurrekontua Next Generation funtsetatik dator.
Laguntzen deialdiak hainbat jarduera-ildo biltzen ditu. Lehenengoak ibilgailuak txatar bihurtzeari egiten dio erreferentzia, eta bertan dago ebazpen hau. Guztira, 4,2 milioi euro eman dira dagoeneko 277 ibilgailu txatar bihurtzeko. Bigarren jarduera ibilgailu elektrikoak erostea da. Linea horren barruan 2,6 milioi euro eman dira, 31 ibilgailuren erosketa sustatzeko. Laugarren neurria karga-puntuak instalatzeko da, eta oraingoz 40.000 euroko espediente bakarra eman da. Bosgarren neurriaren helburua erdi-atoien erosketa sustatzea da, eta oraingoz 27.000 euro erabili dira horretarako. Horiei esker, 27 ibilgailu erosi dira. Hirugarren neurriak “Retrofit” sustatu nahi du, edo ibilgailuak propultsatzeko modua aldatu, baina oraindik ez da eman haren aldeko ebazpenik.
Info gehiago