Boluntario bat bilatzen dugu, Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko lankidetzaren esperientzia probatu nahi duena eta Interreg POCTEFA Europako programaren funtzionamendua barrutik ezagutu nahi duena; programa horrek mugaz haraindiko lurraldean bizi den gizartea garatzen laguntzen du.
Hautatutako pertsonak POCTEFA programari lagunduko dio herritarrentzako 2027aren ondorengo kontsulta abian jarri, zabaldu eta baloratzen, baita komunikazio jarduerak egiten ere.
Izangaientzako betekizunen artean daude 18 eta 30 urte bitartekoak izatea eta frantsesaren, gaztelaniaren eta ingelesaren goi maila izatea.
Boluntariotza “Interreg Volunteer Youth” (IVY) ekimenaren bidez antolatzen da. Ekimen hori aukera paregabea da bizi garen munduan eragin nahi duten gazteentzat, lankidetzaren bidez ekintza solidarioak bultzatuz.
Interreg Volunteer Youth Europako Batzordearen ekimen bat da, non gazteek Europak eta inguruko eskualdeek dituzten erronkei heltzen dieten eta konponbide komunak aurkitzen eta aplikatzen laguntzen duten.