Parlamentu berriaren osaeraren proiekzio eguneratua, 26 herrialdetako behin-behineko eta amaierako emaitzetan oinarritutakoa, eta hauteskunde aurreko datuetan, berriz, Irlandaren kasuan (11.38 CEST).
Proiekzioa ondoko honetan oinarritzen da:
- hamabi estatu kidetako amaierako emaitzak (Belgika, Kroazia, Txekia, Zipre, Frantzia, Alemania, Grezia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Polonia eta Eslovakia);
- hamalau estatu kidetako behin-behineko emaitzak (Espainiaz gain, Austria, Bulgaria, Danimarka, Estonia, Finlandia, Hungaria, Italia, Letonia, Herbehereak, Portugal, Errumania, Eslovenia eta Suedia), eta
- Irlandako hauteskundeen aurreko zundaketak.
Aurretiko datuen arabera, EBko hautesleen % 50,8k hartu dute parte.
Parlamentuaren konposizioaren proiekzioa bat dator aurreko Parlamentuaren egiturarekin eta bere talde politikoekin, eratzeko bilkuran izanen den egitura aurrez juzgatu gabe.
Europako alderdi politiko batean ofizialki afiliatuta ez dauden eta legegintzaldi honetan “inskribatu gabekoen” artean ez dauden alderdi nazional guztiak “Beste batzuk” taldean sailkatzen dira oraingoz, orientazio politikoa edozein dela ere.
Proiekzioa gaurkotuko da estatu kideen datu berriak eskura ditugunean. Eskuragarri dagoen unean-uneko informazioa hemen kontsulta dezakezu Hauteskundeen emaitzen webgune ofiziala.
Aipatutako webgunean ondoko honen gaineko informazio guztia aurkituko duzu: herrialdeetako emaitzak, talde politikoaren eta herrialdearen araberako jarlekuak, alderdi nazionalaren eta talde politikoaren araberako xehetasunak, baita parte-hartzeari buruzkoak ere. Webgunean tresna bat dago, emaitzak alderatzeko, gehiengoak kalkulatzeko eta widgetak gehitzeko, eguneraketak automatikoki argitaratzeko.