Batzordeak Destination Earth (DestinE) hasierako sistema aktibatu du gaur, Margrethe Vestager lehendakariorde exekutiboaren eta Arto Satonen Finlandiako Enplegu ministroaren aurrean. DestinE Batzordearen ekimen enblematikoa da, eta Lurraren biki digital zehatza garatzea du helburu. DestinE sistemaren hedapenak berekin dakar Europako errendimendu handiko ordenagailuei (EuroHPC), Kajaaniko (Finlandia) LUMI superordenagailua barne, muturreko fenomeno meteorologikoak eta klima aldaketaren ondorioak simulatzeko enkargua ematea. Ekimen horri esker, Europa hobeki prestatua egonen da hondamendi natural handiei erantzuteko, klima aldaketara egokitzeko eta fenomeno horiek izaten ahal dituzten ondorio sozioekonomikoak eta politikoak ebaluatzeko.
DestinEk aurrekaririk gabeko modelizazio gaitasunak erabiltzen ditu, EuroHPC ordenagailuei eta adimen artifizialaren gaitasunari esker. Ekimena Europako datuen estrategiaren funtsezko osagaia ere bada, Europa osoan datu iturri baliotsuetarako sarbidea finkatzen baitu. DestinE martxan dago, eta etengabe eboluzionatzea espero da, eragiketak handituz eta osagai berriak garatuz. 2030erako, DestinE-k Lurraren erreplika digital oso bat osatu beharko du.