Ekainaren 25ean, asteartea, Euro-Institut Pyrene-ren (Mugaz Gaindiko Lankidetza Unibertsitate-Institutua) lehen prestakuntza saioa izanen da NUPen. Prestakuntza gai honi buruzkoa  da: “Auzolagunak ezagutzea elkarlanean hobeki jarduteko”. Inskripzioa 2024ko ekainaren 11 baino lehen egin behar da.

Prestakuntza honetan mugaz haraindiko lankidetzan interesa duen orok hartzen ahal du parte, dela sektore publikokoak dela sektore pribatukoak. Prestakuntzaren helburua da ezagutzak ematea, bai Euroeskualdeko hiru lurraldeen funtzionamendu juridiko eta administratiboaren gainean, bai mugaz haraindiko lankidetzan jarduten ahalbidetzen duen esparru juridiko orokorraren gainean. Prestakuntza hau ahalik eta irisgarriena izan dadila nahi dugu.