Europako Parlamentuko osaera berriaren proiekzioa, hogeita hiru herrialdetako behin-behineko emaitzetan oinarrituta, baita beste lauetan egindako hauteskundeen aurreko estimazioetan eta inkestetan ere.

Proiekzioa ondoko honetan oinarritzen da:

  • Behin-behineko emaitzak hogeita hiru estatu kidetan (Espainiaz gain, Austria, Belgika, Bulgaria, Txekia, Kroazia, Zipre, Danimarka, Estonia, Hungaria, Finlandia, Alemania, Grezia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Portugal, Errumania, Eslovakia, Eslovenia eta Suedia),
  • Hauteskundeen aurreko estimazioak eta inkestak gainerako lau herrialdeetan (Frantzia, Irlanda, Italia eta Polonia).

Lehendabiziko estimazioen arabera, Europar Batasun osoan parte-hartzea %51ekoa izan da.

Parlamentuaren konposizioaren proiekzioa bat dator aurreko Parlamentuaren egiturarekin eta bere talde politikoekin, eratzeko bilkuran izanen den egitura aurrez juzgatu gabe.

Europako alderdi politiko batean ofizialki afiliatuta ez dauden eta legegintzaldi honetan “inskribatu gabekoen” artean ez dauden alderdi nazional guztiak “Beste batzuk” taldean sailkatzen dira oraingoz, orientazio politikoa edozein dela ere.

Proiekzioa gaurkotuko da estatu kideen datu berriak eskura ditugunean. Eskuragarri dagoen unean-uneko informazioa hemen kontsulta dezakezu Hauteskundeen emaitzen webgune ofiziala.

Aipatutako webgunean ondoko honen gaineko informazio guztia aurkituko duzu: herrialdeetako emaitzak, talde politikoaren eta herrialdearen araberako jarlekuak, alderdi nazionalaren eta talde politikoaren araberako xehetasunak, baita parte-hartzeari buruzkoa ere. Webgunean tresna bat dago, emaitzak alderatzeko, gehiengoak kalkulatzeko eta widgetak gehitzeko, eguneraketak automatikoki argitaratzeko.