Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa sozietate publikoa (CEIN) estatuko erakunde finalista bakarra izan da European Business and Innovation Centre Network (EBN) sareak bultzatutako EU-BIC Excellence Awards sarietan; Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (EU-BIC, ingelesezko siglak) sare horren barnean dago.

Zehazki, erakundea sarirako hautagaien artean dago, CEIN HEALTH ibilbideari esker. Ibilbide horrek programa integratu bat eskaintzen du, enpresa proiektuak detektatu, sustatu eta bizkortzeko, bai eta Nafarroako osasunaren arloan startup berritzaileak nazioartean eskalatzeko eta proiektatzeko ere, zerbitzu espezializatuen bidez eta ekosistemako eragile nagusiak inplikatuz. Ibilbide hori 2016an hasi zen, eta Garapen Ekonomikoko Agentzien Europako Elkarteak (EURADA) aintzatetsi zuen 2021ean.

  1. urteurrena dela eta, EBNk (106 EB-BIC ziurtatu eta elkartutako 40 kide baino gehiago biltzen ditu 35 herrialdetan) EU-BIC Excellence Awards delakoak deitu ditu, EU-BIC komunitatea osatzen duten erakundeek ezarritako enpresa laguntzako programa berritzaileena eta eragingarriena aintzatesteko eta, horrela, enpresa ekosistemari egiten dion ekarpena bereizteko.

María Sanz de Galdeano CEINeko zuzendari kudeatzaileak CEIN HEALTH ibilbidea defendatu du ekainaren 13an, EBNk Nantesen egin duen 2024ko biltzarrean. Bertan, ekimen irabazlearen berri eman da; izangaien artean, CEIN HEALTH ez ezik, EBNk Frantzian, Turkian, Eslovenian, Portugalen, Letonian eta Finlandian dituen erakunde bazkideen beste sei programa ere egon dira.

Informazio gehiago