Nafarroako Gobernuak Hezkuntza Departamentuaren menpeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan ikasgela digital interaktiboen sarerako ekipamenduen eta gaikuntzaren hornidura 12,5 milioi euroan esleitzea ebatzi du.

Digitalizazio jarduketa horiek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) Europako funtsekin finantzatuko dira, eta ikasNOVA Hezkuntza Digitalizatzeko Planean diseinatutako zutabe estrategikoa sendotzen lagunduko dute. Jarduketa horien helburua da Nafarroako ikasleak prestatzea, mundu gero eta teknologikoago eta globalizatuago baten erronkei aurre egiteko, eta inklusioa eta aukera berdintasuna sustatzea, azken belaunaldiko baliabide eta tresna digitaletarako sarbidea bermatuta.

Informazio gehiago