Kontseiluak lege aitzindari bat onetsi du adimen artifizialari buruzko arauak harmonizatzeko: Adimen Artifizialari buruzko Legea. Legedi enblematiko horrek «arriskuan oinarritutako» planteamenduari jarraitzen dio, eta horrek esan nahi du, zenbat eta handiagoa izan gizarteari kalteak eragiteko arriskua, orduan eta zorrotzagoak izanen direla arauak. Munduan mota horretako lehenengoa da, eta AA arautzeko munduko arau bat ezar dezake.

Lege berriak AA sistema seguru eta fidagarrien garapena eta ezarpena sustatu nahi du EBko merkatu bakar osoan, sektore publikoaren nahiz pribatuaren aldetik. Aldi berean, EBko herritarren oinarrizko eskubideak errespetatzen direla bermatu nahi du, eta adimen artifizialean inbertitzea eta berritzea sustatu Europan. Adimen Artifizialari buruzko Legea EBko legeriak araututako eremuetan soilik aplikatzen da, eta salbuespenak aurreikusten ditu, hala nola helburu militarretarako eta defentsarako soilik erabiltzen diren sistemak, bai eta ikerketa helburuetarako erabiltzen direnak ere.

Informazio gehiago