Ikerketa Zentro Bateratuak Europan droneekin lotuta egin diren azken ikerketa eta berrikuntzei buruzko txosten bat argitaratu berri du. Txostenean droneen sektoreko hainbat proiektu nabarmentzen dira, hala nola droneen teknologiak, U espazioaren kudeaketa (trafikoaren kudeaketa), aireko mugikortasuna hirietan eta droneen logistika.

Europako Batzordearen droneei buruzko 2.0 Estrategiaren testuinguruan egin da txostena, haren helburua baita Europan ingurune egokia sortzea droneen inguruko ekonomia bizia eta lehiakorra izan dadin.  TRIMIS (Transport Research and Innovation Monitoring and Information System) datu-basearen bidez, droneen bidezko garraio publikoan oinarritutako hainbat proiektu garrantzitsu identifikatzen ditu txostenak.

Europako Batzordearen Drone 2.0 Estrategiak ingurune egokia sortu nahi du, Europan droneen inguruan ekonomia bizia eta lehiakorra izan dadin. Txosten horrek Europako ikerketa eta berrikuntza proiektuen joera, erronka eta azken lorpenen berrikuspena eskaintzen du. Garraio publikoan oinarritutako proiektu garrantzitsuak identifikatzen ditu, TRIMIS (Transport Research and Innovation Monitoring and Information System) datu-basea erabiliz. Identifikatutako proiektuek droneen teknologien aurrerapenean egin dituzten ekarpenak, ingurumeneko eta sozioekonomiako ondorioei buruzko ikerketa eta horien Europako politiken helburuetara egokitzapena ebaluatzen ditu. Txostenaren ondorioetan etorkizuneko ikerketa ildoak nabarmentzen dira.

Informazio gehiago