New European Bauhaus (NEB) ekimena dugu Gaitasunen Europako Urteko ekimen enblematikoa eta abian jarri du eraikuntza jasangarrirako gaitasunei buruzko NEB Akademia.
NEB Akademiak bizkorrago hobetu eta birziklatuko ditu eraikuntzaren ekosistemako gaitasunak, eraikuntzaren trantsizioa egiten laguntzearren, hots, erauzketan oinarrituriko ekonomia batetik (mineraletan oinarritua eta hidrokarburo fosilez hornitua) bioekonomia birsortzailera eta materialak berrerabiltzeko sistema zirkularrera igarotzeko.
Europako Bauhaus Berriaren ikuspegi integratuaren ildotik, NEB Akademiak pentsamendu sistemiko bat hartzen du eraikuntza jasangarriari heltzeko, aintzat harturik sektoreko balio-katearen fase eta maila guztiak. Lehenik eta behin arreta jarri beharreko alor hauek bereizi dira: oinarri biologikoko materialen erabileran atzeman diren ezagutza-hutsuneak, teknologia digitalak eta eraikuntzako zirkulartasuna handitzea.
NEB Akademia Europako Batzordearen Trebetasunen Europako Urteko ekimen enblematikoa da, eta bultzada erabakigarria emanen die eraikuntzaren sektoreko gaitasun berriei eta hezkuntzari. Hura abiaraztea urrats garrantzitsua da eraikuntza jasangarriko trebetasunak bultzatzeko eta eraikuntzaren sektorearen eraldaketa berdea bizkortzeko.
Zehazki, NEB Akademiak Europako Bauhaus Berriaren balioak uztartuko ditu, hots, jasangarritasuna, estetika eta inklusioa, eta Europako Itun Berdea inplementa dadila lagunduko du, eraikuntza-sektorearen eraldaketa bidezkoa eta berdea bizkortuz.