Funts horrek Industriaren finantzazioa du, eta proiektuak egiten ari da Brasilen, Gambian, Indonesian, Indian, Mexikon eta Hegoafrikan, besteak beste
Under2 koalizioak sortu zuen Future Fund proiektua 2017an, zenbait gobernuren lankidetzari esker. Gobernu horiek trantsizio ekologikorako zenbait proiektu finantzatzen dituzte urteko ekarpenen bidez, gorabidean eta garapen bidean dauden herrialdeetan.
Bestalde, 2015eko maiatzean, Kaliforniako (Estatu Batuak) eta Baden-Württembergeko (Alemania) gobernuek sortu zuten Under2 koalizioa, COP 21aren aurreko aldian mundu osoan antzeko ideiak zituzten udal, estatu eta eskualdeetako gobernuek ekintza klimatikoak mobilizatu eta bultzatu zitzaten.