Europako Batzordeak, EBko Kontzentrazioen Erregelamenduari jarraikiz, onetsi du Aquambiente, Circular Economy Solutions («ACES»), PreZero Gestión de Residuos («PreZero») eta Enagás Renovable enpresa espainiarrek enpresa bateratu bat sor dezaten.

Transakzioak, gehienbat, hondakin organikoen tratamenduaren merkatuari eta biogasaren –hots, biometanoaren– ekoizpenari eragiten die. Azken hori, hain zuzen, Espainiako gas-sarearen bidez salduko da.

Europako Batzordeak ebatzi du jakinarazitako operazioak ez duela sortzen lehiari lotutako arazorik, enpresa bateratu horrek apenas jardungo baitu Europako Esparru Ekonomikoan. Jakinarazitako operazioa kontzentrazioak berrikusteko prozedura sinplifikatuaren esparruan aztertu da.

Informazio gehiagorako, kontsultatu Batzordearen webgunean lehiari buruzko atala; kasuen erregistro publikoa, M.11331 zenbakia.