PRIMA-Partnership on Research and Innovation in the Mediterranean Area izeneko programaren esparruan, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) gonbidatzen zaitu Espainiako enpresendako proposamenak prestatzeko hurrengo lantegian (2. atala) parte hartzera. Lantegia online eginen da, otsailaren 27an, 10:00etan.

PRIMA programa Mediterraneoaren eremuko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen bat da, eta, lankidetzako I+G proiektuen bidez, helburutzat du ikerketa- eta berrikuntza-gaitasunak garatzea eta ezagutza eta irtenbide berritzaile komunak garatzea ur- eta nekazaritza-sistemen eta nekazaritzako elikagaien katearen kudeaketan, jasangarriak izan daitezen, bat etorriz NBEren 2030 agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin (SDGak). PRIMA programan, orain arte, 19 herrialde daude ekimenean engaiatuta: Aljeria, Jordania, Libano, Egipto, Kroazia, Zipre, Frantzia, Maroko, Alemania, Grezia, Israel, Italia, Luxenburgo, Malta, Portugal, Eslovenia, Espainia, Tunisia eta Turkia, dagoeneko, PRIMAn formalki parte hartzen duten estatuak dira.

CDTIren ekitaldien atarian dago lantegiaren programa, eta hor ematen ahal da izena, esteka honen bidez.

PRIMA deialdiari buruz gehiago jakiteko, egin klik esteka honetan edo idatzi helbide hauetara: josemanuel.duran@cdti.es edo francisco.sanchez@cdti.es