Europako Kontseiluak eta Parlamentuak behin-behineko akordio politiko bat lortu dute, Europar Batasuneko airearen kalitatea bermatzeko neurri berri batzuei buruz, hain zuzen ere giza osasunerako, ekosistema naturalerako eta biodibertsitaterako ez dadin kaltegarria izan. Helburua da zero kutsadura lortzea eta substantzia toxikorik gabeko ingurune bat lortzea 2050erako. Gainera, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) gomendioen araberako kalitate estandarrak aplikatu nahi dizkio Europako aireari.
Europako Batzordeak airearen kalitateari buruzko bi zuzentarau ditu, 2004. eta 2008. urteetakoak. Europako Batzordeak zuzentarau horien berrikuspena aurkeztu zuen 2022ko urrian, Europar Batasunaren zero kutsaduraren ekintza planaren barruan, Europako Itun Berdearen esparruan. Europako Batzordearen proposamenak eguneratu eta fusionatu egiten ditu bi zuzentarau horiek, eta airearen zero kutsaduraren helburua txertatzen du, 2050erako lortu behar dena.