Batzordeak 233 milioi eurotik gora inbertitzen ditu gaur egun Europa osoko hamabi proiektu estrategiko berritan, LIFE programaren esparruan, EBk ingurumenaren eta klimaren arloan dituen helburuak aplikatzen laguntzeko, betiere Europako Itun Berdearen barnean.  Proiektu estrategiko horietarako, EBko beste iturri batzuetatik funts osagarriak jasotzea espero da, nekazaritzako, egiturazko, eskualdeetako eta ikerketako funtsak barne, bai eta gobernu nazionaletatik eta sektore pribatuko inbertsioetatik ere.

EBko hamar estatu kidetan onartu diren hamabi proiektu adierazgarri:

Hamabi proiektu estrategiko horiei emandako finantzaketarekin, ingurumenaren eta klimaren arloko helburuak lortzen lagunduko zaie Bulgaria, Txekia, Irlanda, Espainia, Frantzia, Italia, Lituania, Austria, Polonia eta Finlandiari, EBko trantsizio ekologikoari egiten dizkioten ekarpenak handitzen diren heinean.

Horien artean, klima aldaketaren eremuan, LIFE PYRENEES4CLIMA proiektua dugu, Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko mugaz haraindiko proiektua, Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzendua, eta bertan parte hartzen du Nafarroak ere. Haren helburua da Pirinioetan klimarekiko egokitzapena azkartzea, naturan, pertsonengan eta ekonomian klima aldaketak duen inpaktuari aurre egiteko gaitasuna eta ezagutzak hobetuz.

Informazio gehiago