“Ekonomia zirkularra lurraldean” izeneko foroan aurkeztu dira datu horiek, eta, halaber, ezagutzera eman da zer ekintza ari diren egiten Nafarroako zenbait eremutan. Ekimen publiko-pribatu horren bidez, ekonomia zirkularra bultzatu nahi da Nafarroako enpresen artean, eta ekitaldi horretan lehen urteko datuak ezagutarazi dira. Lurraldeko enpresa-elkarteek ere parte hartu dute ekitaldian, baita Nafarroako tokiko ekintza-taldeek eta garapen-agentziek ere. Haiek kontatu dute zer ekintza ari diren garatzen, nor bere lurraldean, ekonomia zirkularra bultzatzeko.

Ekitaldia gaur goizean izan da, Mendillorriko Civivoxen, eta Nafarroako Gobernuko Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusi Uxue Itoizek eman dio hasiera. Ondoren, mahai-inguru batean, Navarra Zirkularren lehen urte honetan izandako emaitzak azaldu dira. Hartan parte hartu dute S4 Proiektu Estrategikoen eta Ekintzailetzaren Zerbitzuko zuzendari Delia Solak, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendari Raúl Salanuevak, Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriko Zerbitzuko zuzendari Alberto Ecayk eta Europako Proiektuen Bulegoko zuzendari Silvia Ojerrek. SODENAko eskualde-estrategiaren arloko zuzendari Luis Goñi aritu da moderatzaile.

Informazio gehiago