Batzordeak, EBren estatuko laguntzei buruzko arauei jarraikiz, Europaren Interes Komuneko hirugarren proiektu garrantzitsu bat onetsi du (“IPCEI”) hidrogenoaren azpiegitura babesteko. IPCEI horrek hidrogeno berriztagarriaren hornidura bultzatuko duela espero da eta, hartara, Europako Itun Berdearen eta REPowerEU Planaren helburuak lortzen lagunduko duela eta gas naturalarekiko mendekotasuna murrizteko dela.
Proiektuak “IPCEI Hy2Infra” izena du eta zazpi estatu kide hauek batera prestatu eta jakinarazi zuten: Frantzia, Alemania, Italia, Herbehereak, Polonia, Portugal eta Eslovakia.
Estatu kide horien finantzaketa publikoak 6900 milioi euro eginen ditu eta inbertsio pribatuetan beste 5400 milioi euro gehiago desblokeatuko direla espero da. IPCEI horren barnean, estatu kide batean edo gehiagotan diharduten 32 enpresak –enpresa txiki eta ertainak (ETEak) ere tartean direla– 33 proiektutan parte hartuko dute.