Zergatik parte hartu olinpiadetan?

EBri buruzko olinpiadak aukera bikaina dira Europako erakundeei eta hauteskundeei buruz ikasteko, eta harremanetan jartzen dira antzeko interesak dituzten ikasleak, irakasleak eta erakundeetako arduradunak.

Olinpiadek eskualdeko fase bat dute, eta 12 autonomia-erkidegotan eginen da. Autonomia-erkidego bakoitzeko sailkatuek postu bat lortuko dute azken faserako. Fase hori Salamancan eginen da, 2024ko apirilaren 19tik 21era.

Nafarroan, olinpiadak otsailaren 24an eginen dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta DBHko 4. mailako, Batxilergoko 1. mailako eta Lanbide Heziketako ikasleek parte hartzen ahalko dute.

Programari buruzko informazio gehiago