Europar Batasuneko Ikerketa Zentro Erkideak (JRC) eta Eskualdeen Europako Batzordeak (CDR) txosten bat argitaratu dute, “Tokian oinarritutako eraldaketetarako berrikuntza: ACTIONbook, praktikak eta tresnak” izenekoa. Txostenak aztertu du Europar Batasunean trantsizio berdeak eta digitalak berrikuntzaren bitartez izan duen bultzada, eta helburu du laguntza ematea hiriei, eskualdeei eta estatu kideei trantsizio berde eta digital justu baterantz aurrera egiten.
Txostena baliabide praktiko eta integrala da, Europa guztiko alderdi interesdunei (tokikoak, eskualdekoak eta estatuetakoak) laguntza ematera zuzendua, gizarte-ongizatea eta klimarekiko erresilientea den garapena bultzatzeko, elkarte estrategikoen eta helburuetan oinarritutako ekintzen bidez. Hiru zati ditu: berrikuntza eraldatzailerako jardueren deskribapen orokor laburra, erabil daitezkeen tresnak eta lurraldeen adibideak.
ACTIONbook honek 27 jarduera operatibo ditu, berrikuntza eraldatzailea bultzatzeko egin daitezkeenak, honako hauek barne: beharrezko gaitasunak, lurraldeen praktikak, jarduerak ezartzeko tresnak eta sakontzeko baliabide gehigarriak. Besteak beste, Nafarroan egindako praktikak agertzen dira; hots, ezarritako helburuak lortzeko garatutako politiken eta ekintzen konbinazioa.