Europako Batzordeak gida interaktibo berri bat jarri du abian, EBn landa eremuetarako finantzaketa lortzeko aukera guztiak jasotzen dituena. Rural Toolkit EBk Europar Batasuneko landa eremuetarako eskaintzen dituen finantzaketa eta laguntza lortzeko gida osoa da. Helburua da tokiko agintariei, erakundeei, alderdi interesdunei, enpresei eta pertsonei laguntzea EBn dauden funtsak, programak eta finantzaketa eta laguntza lortzeko beste ekimen batzuk identifikatzen eta aprobetxatzen, eta landa eremuetan garapena sustatzen.
Landa tresnen multzo honek EBko 26 funtsen finantza aukerak biltzen ditu, hala nola Horizonte Europa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa, Nekazaritza Politika Erkidea edo Kohesio Funtsak, interesdunei tokiko beharretarako ezagutza eta tresnak emateko. Ekimen hau Europar Batasunaren epe luzerako ikuspegiaren barruan dago, landa eremu konektatuagoak, erresilienteagoak, indartsuagoak eta oparoagoak lortzearren. Honen bidez agerian uzten da EBren finantzaketa erregimen eta politikek babestutako ekimenek eta praktikek landa komunitateei laguntzen ahal dietela lurraldeak biziberritzeko.