Europako Kontseiluak eta Parlamentuak behin-behineko akordio bat erdietsi dute gaur boto anitzeko akzio-egiturei buruzko Zuzentaraua onesteko, zeinak eragina izanen baitu ETEen merkatu gero eta zabalagoan beren akzioak kotizatzeko eskatu nahi duten sozietateetan. Zuzentarauak enpresen jabeak eta batez ere ETEen jabeak animatu nahi ditu beren enpresaren akzioak ETEen merkatu gero eta zabalagoan aurrenekoz kotiza ditzaten boto anitzeko akzio-egiturak erabiliz, halako eran non kotizazioaren ondoren ere beren enpresaren kontrol nahikoa izanen baitute; gainera, zuzentarauak akziodun berrien eskubideak zaintzen ditu, babes batzuk ezarririk.

Behin-behineko akordioak zuzentarauaren aplikazio-eremua handitzen du, ETEen merkatu gero eta zabalagoaz gain beste merkatu batzuk ere sartzeko; zehazten du zer babes ezarri behar diren boto anitzeko akzioen egitura batean sartzen diren inbertitzaileendako eta finkatzen du zer gardentasun-arau bete behar dituzten halako enpresek.

Informazio gehiago