Batzordeak bi deialdi berri egin ditu, energia efizientziako inbertsioaren inguruko datuei buruz. Lehenengoa estatuek eta EBk energia efizientziarako duten finantzaketa mailaren ebaluazioari buruzkoa da, eta oinarritzat hartuko da Batzordeak 2024 bukaeran eginen duen txosten baterako, zeinean landuko baita inbertsioa errazteko EBren mekanismo baten kontzeptua. Txosten horrek lege proposamen bat ekarriko du, egoki iritziz gero. Bigarrena datuen eskaera bat da, aztertzeko nola handitu daitekeen energia efizientziako inbertsio pribatua, EBren 2030erako helburu berriak betetzeko. Batzordeak, ekarpen horiek baliatuta “Orientazioa” izeneko dokumentu bat prestatuko du EBko herrialdeendako eta merkatuko eragileendako, “energia efizientziako inbertsio pribatuaren desblokeoari” buruzkoa. 2024ko bukaerarako argitaratu nahi da. Bi deialdiak lotuta daude energia efizientziari buruz berriki onetsitako EU/2023/1791 Zuzentarau bateginarekin, eta aurre egin nahi diote aurreikusitako inbertsioaren eta EBren helburuak lortzeko inbertsio eskakizunen artean itxuraz dagoen arrakalari.