Europako Batzordeak argitaratu duen txosten batean aztertzen da nola laguntzen dien Europako Batasunaren taxonomiak eta finantza-jasangarrien esparruak eragile finantzario eta ez-finantzarioei, zero emisio garbietaranzko trantsizioan. Txostenak laburpen batean biltzen ditu merkatuko parte-hartzaileek beren negozio ereduetan eta inbertsioetan trantsizioa egiteko erabili dituzten finantza-produktuak, tresnak eta ekimenak, eta lehen praktikak.
Itun Berdearen eta RepowerEU planaren helburuak lortzeko 620.000 milioi eurotik gorako inbertsioak beharko direla uste da, behetik jota, eta Net Zero Industriaren Legearen helburuak betetzeko, berriz, 92.000 milioi euroko inbertsioak 2030era arte.
Finantza Jasangarrien Plataformak txostena aurkeztuko du otsailaren 6an, asteartearekin, 13:00etatik 14:20ra (CET) eginen den webinarean.