Europe Direct Navarra/Nafarroak Europako zinemaren Ikusleen LUX Sariko 5 film finalisten proiekzioa antolatu du Iruñean.

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Europe Direct Navarra/Nafarroaren bitartez, Europako zinemaren ziklo bat antolatu du Golem zinemekin batera. Filmak ostiralero ikusi ahal izanen dira, otsailaren 23ra arte.

Europako zinemaren Ikusleen LUX Saria Europako Parlamentuaren eta Europako Zinema Akademiaren ekimena da, eta Europako Batzordearekin eta Europa Cinemas sarearekin lankidetzan antolatzen da.  Europako balioen unibertsaltasuna, kultura aniztasuna edo Batasunaren eraikuntza prozesuari buruzko filmak saritu nahi dira. Azken helburua politikaren eta herritarren arteko loturak indartzea da.

Ikusgai jarriko diren bost filmak 2024ko Ikusleen LUX Sariko finalistak izanen dira eta, horien artetik, ikusleen eta eurodiputatuen kalifikazioak konbinatuz, sariaren irabazlea aterako da. Ikusleek bozketan parte hartu ahal izanen dute, eta, beraz,  Europako epaimahai zinematografiko jendetsu eta garrantzitsuenaren parte-hartzearen ondorioz hautatuko da film irabazlea. Filmak baloratzen dituztenen artean, bidaia bat zozketatuko da, sariaren banaketa ekitaldira joateko, Europako Parlamentuaren egoitzara.

Informazio gehiago