LIFE programaren alderdirik aipagarrienak hurrengo 12 hilabeteetarako.
LIFE 2024 proposamenetarako deialdia
Jarraitu finantziazio- eta lizitazio-aukeren atariko berriei, LIFE 2024 proposamen-deialdi guztiak 2024ko apirilaren 18an argitaratzea espero baita. CINEAk informazio-saio birtualak eginen ditu 2024ko apirilaren 23tik 26ra, balizko eskatzaileei LIFE 2024 proposamen-deialdien berri emateko. Aurreko grabazioak LIFE programaren Youtubeko kanalean kontsulta daitezke.
LIFE 2024 sariak
LIFE sarien 18. edizioan, LIFE proiektu berritzaile eta arrakastatsuenak sarituko dira, hiru kategoriatan: natura, ingurumena eta klimaren aldeko ekintza. Sariak banatzeko ekitaldia EBko Aste Berdean eginen da, ingurumenarekin lotutako Europako ekitaldirik garrantzitsuenean. Data zehatza hurrengo hilabeteetan jakinaraziko da.
Europako Energia Jasangarriaren Astea 2024
Ekainean, energia berriztagarriei eta energiaren erabilera eraginkorrari buruzko Europako ekitaldirik garrantzitsuena eginen da LIFE programaren baitan: Energia Jasangarriaren Europako Astea. 2024ko gaia hau da: “Zero lehiakortasun garbiak energia-trantsizioa bultzatzen du EBn”; eta dagoeneko irekita daude hautagaitzak. Politikei buruzko saio bat egiteko asmoa baduzue, Energiaren Ferian stand bat jartzekoa edo EUSEW sarietan parte hartzekoa, 2024ko informazio-saioa ikus dezakezue hemen.