Europako Parlamentuak eta Europako Zinemaren Akademiak antolatzen dute, Europako Batzordearekin eta Europa Cinemarekin lankidetzan. Publikoaren LUX sariak Europako publikoaren kalifikazioak eta eurodiputatuenak konbinatzen ditu: Europako epaimahai zinematografiko handienetako bat eratzen da, beraz.

Europako balioen unibertsaltasuna, kultura aniztasuna edo Batasunaren eraikuntza prozesuari buruzko filmak saritu nahi dira. Azken helburua da politikaren eta herritarren arteko loturak indartzea, jendea gonbidatuz protagonista aktibo bihurtzera eta hautatutako film bati edo gehiagori buruz iritzia ematera, puntuazio bat emanez.

Dagoeneko eskura daude proiektatuko diren filmak eta bozketa egiteko inprimakia webgune honetan: https://luxaward-rating.europarl.europa.eu/es/. Filmak bozkatzen dituztenen artean, Bruselarako bidaia bat zozketatuko da. Film guztiak Golem Yamaguchin proiektatuko dira, ostiraletan, urtarrilaren 26tik otsailaren 23ra arte, eta sarrera doakoa izanen da, aforoa bete arte.