Abenduaren 15ean batzordeak Ukrainarekin eta Moldaviarekin ezarritako zortzi programa aldatu zituen, 135 milioi euro transferitu ondoren.
Aldaketaren ondorioz finantzabide berriak zortzi programen artean banatu dira eta, gainera, lehentasun berriak ezarri dira Batasuneko estatuek Ukrainaren eta Moldaviaren alde egiten dituzten lankidetza-jarduerak hobeki bideratzeko.
Halaber, aldaketari esker Ukrainak eta Moldaviak programa horien proposamen-deialdietan parte hartzen ahalko dute 2024tik aitzina.
Aldaketa hauek herrialde horien eta Europar Batasuneko estatuen arteko lotura sendoagoak eratuko dituzte eta Batasunaren kohesio-politika bultzatuko dute, eta horrela Ukraina eta Moldavia hobeki txertatuko dira Europar Batasunean.