EBko Kontseiluaren Espainiaren Lehendakaritzak lan handia egin du hainbat eremutan, eta horren emaitza akordioak izan dira, nekazaritza- eta arrantza-sektoreak hobeki prestatuta egon daitezen etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta autonomia estrategiko irekian aurrera egiten jarraitzeko.

Nekazaritza eta arrantza bi jarduera estrategiko dira EBrentzat, eta erronka konplexu eta garrantzitsuei egin behar diete aurre, hala nola elikadura-segurtasunaren eta ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-jasangarritasunaren arteko oreka bermatzea. Bi sektoreak eraldaketa- eta modernizazio-eragiletzat hartzen dira Europan, landa-ingurunearen eta kostaldeko eremuen gizarte-, lurralde- eta ekonomia-kohesioari egiten dioten ekarpenari esker.

Informazio gehiago