Europako Kontseiluak eta Parlamentuak akordio bat lortu dute diru zuriketaren eta terrorismoaren finantzaketaren aurka borrokatzeko etorkizuneko Europako agintaritzaren (AMLA) egoitza hautatzeko prozesuari buruz.
Agintaritza berria diru zuriketaren aurkako EBren esparrua erreformatzeko pieza nagusia da. Agintaritzak betebeharpeko subjektuak zuzenean eta zeharka gainbegiratzeko ahalmena izanen du, bai eta zehapenak eta neurriak ezartzeko ahalmena ere. Joan den astean, trilogo batean, bi legegileek akordio politiko bat lortu zuten AMLAren diseinuari buruz (zereginak eta ahalmenak, gobernantza, etab.).
Agintaritzaren kokapenari dagokionez, Kontseiluak eta Parlamentuak elkarrekin lan egin dute hautaketa prozesu gardena, bidezkoa eta zuzena bermatzeko hautagai guztientzat.
Bederatzi estatu kidek aurkeztu zituzten AMLA hartzeko eskaerak: Belgika (Brusela), Alemania (Frankfurt), Irlanda (Dublin), Espainia (Madril), Frantzia (Paris), Italia (Erroma), Letonia (Riga), Lituania (Vilnius) eta Austria (Viena).
Batzordeari eskatu zitzaion hautagaitzen hautagarritasuna ebaluatzeko. Espero da ebaluazioa 2024ko urtarrilean argitaratzea. Hurrengo urratsa hautaketa egitea da. Egoitzaren kokapena hautatu ondoren, erregelamenduan sartuko da.