Akitania-Euskadi Nafarroa Euroeskualde Berriak Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren estrategia aurkeztu du, erakunde horrek baitu estrategia garatu eta sustatzeko ardura.
POCTEFA 2021-2027 programaren Mendebaldeko Eremu Funtzionalak bere estrategia aurkeztu zuen ostegunean, Ficoban (Irun) Ekitaldia Akitania-Euskadi Nafarroa Euroeskualde Berriak antolatu zuen, erakunde hori arduratzen baita eremu funtzional horren garapena eta sustapena koordinatzeaz. Eremu hori POCTEFA programak bereizitako bost eremuetako bat da, eta lurralde hauek hartzen ditu: Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriko hegoaldea, Baretous haraneraino.
Erakundeak komunikatu batean adierazi zuenez, estrategiaren xedea honako hau da: «ezartzea zer lehentasun dauden datozen urteotan enpleguari, mugikortasunari eta eleaniztasunari loturiko alderdietan jarduteko».