EBko Kontseiluak behin-behineko akordio bat lortu du Europako Parlamentuarekin arau berri batzuk ezartzeko, helburua izanik osasun-laguntzan erabiltzen diren odol, ehun eta zelulen segurtasuna eta kalitatea hobetzea, eta Europar Batasunaren barneko mugez gaindiko zirkulazioa erraztea.

Giza jatorriko substantziak (SoHO) arautzeko Erregelamenduak babes hobea bermatuko die emaileei eta hartzaileei, baita laguntza bidezko ugalketaren ondoren jaiotako haurrei ere. Proposatutako arau berrien xedea da egungo esparru juridikoa indartzea eta, aldi berean, malgutasuna handitzea, aurrerapen zientifiko eta teknikoetan eguneraturik egoteko.

Legegileek adostu duten testuan SoHO direlakoen artean gai gehiago sartu dira, ama-esnea eta hesteetako mikrobiota erantsi baitira. Bestetik, testuak EBko legeria etorkizunerako prestatu nahi du, etorkizunean gizakiei agian aplikatuko zaizkien beste SoHO batzuk ere kontuan hartzeko eta eguneratze-lana malguago egin ahal izateko.

Informazio gehiago