Uharteko Euskal Jai Berri birgaitzea, uholdeak adimen artifizialaren bidez prebenitzea edo Larrun mendiaren antolamendu jasangarria dira POCTEFA 21-27 lehen deialdian onartutako ekintzetako batzuk; deialdia Ana Ollo lehendakariordeak aurkeztu zuen

Nafarroako Foru Komunitateak 11,07 milioi euro jasoko ditu Europako funtsetatik, datozen hiru urteetan mugaz gaindiko lankidetzako proiektuak garatzeko, POCTEFA 2021-2027 programaren laguntzen lehen deialdiaren behin-behineko ebazpenaren arabera. Ebazpena atzo onartu zuen Programazio Batzordeak Saint-Gaudensen (Okzitania).

Ana Ollo Bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak eta Sergio Perez Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak aurkeztu dituzte gaur goizean deialdi horren emaitzak. Deialdiaren bidez, 35 proiektu bultzatuko dira Nafarroako erakundeen, entitateen eta eragileen parte-hartzearekin.

Guztira 35 proiektu onartu dira, agente nafarren partaidetza lagun; foru lurralderako 17 milioiko inbertsioa suposatzen dute; horietatik % 65 (11,07 milioi) deialdiko FEDER funtsetatik datoz. Deialdiaren gaiek lotura dute ezagutzarekin eta berrikuntzarekin, balio ekologikoen babesarekin, prestakuntzarekin eta enpleguarekin, esparru inklusiboen eta sozialki integratuen sorrerarekin, eta Pirinioetako albo bietan eginiko turismoaren nahiz kulturaren sustapenarekin. Bestalde, Kanpo Ekintzako zuzendari nagusi Sergio Perezen esanetan, “113 eskaeretatik, Nafarroak 48 ditu, ia erdia (% 43)”.

Informazio gehiago