Deialdiak 39,7 milioi eurotik gorako aurrekontua izanen du 2024-2027 aldirako, eta hainbat herrialdetako erakundeen sareak babestuko ditu, misio komuna eta kideentzako gobernantza arauak, eskubideak eta betebeharrak partekatzen dituztenak.
Sare horiek hainbat sektoretan diharduten erakundeak biltzen dituzte, hala nola arkitekturan, kultura ondarean, musikan, arte eszenikoetan, liburugintzan eta argitalpenetan.
2024ko deialdia 2024ko martxoaren 7ra arte dago irekita EBren Finantzaketa eta Lizitazio Atarian.
Babes horrekin, erakundeek Europako kultura eta sormen sektoreen gaitasuna indartzen ahalko dute talentua lantzeko, erronka komunei aurre egiteko, berritzeko, aurrera egiteko eta enplegua eta hazkundea sortzeko. Ekintza horrek hogeita hamar bat sareri lagundu behar die, ahalik eta kultura eta sormen sektore zabalena babesteko.
Europa Sortzailea 2021-2027 programak 2.440 milioi euroko aurrekontua du, aurreko programaren (2014-2020) 1.470 milioi euroen* aldean. Europa Sortzailearen inbertsioak zuzentzen dira kultura aniztasuna indartzen duten eta kultura eta sormen sektoreen beharrei eta erronkei erantzuten dieten ekintzetara.