Batzordeak gaur irekiko du Berrikuntza Funtsaren 2023ko proposamenen deialdia, aurrekontu errekorrarekin, 4.000 milioi euro emanen baititu, deskarbonizaziorako teknologia berritzaileak ezartzeko ekimenei laguntzeko. Deialdia finantzatzen da EBko emisio eskubideen merkataritza araubidetik (RCDE UE) heldu diren diru-sarrerekin, argi erakutsiz noraino den garrantzitsua karbonoari tarifa ezartzea trantsizio ekologikorako. Batzordeak handitu egin du eskura dauden funts guztien guztirako kopurua, eta bikoiztu egin du teknologia garbien bidezko fabrikazio proiektuei esleitutako aurrekontua, aurreko deialdiarekin alderatuta. 1.400 milioi euro eskaini dira Europan industria fabrikaziorako gaitasuna, lidergo teknologikoa eta hornikuntza-katearen erresilientzia indartzeko.