Europako Batzordearen Energia Erkidegoen Gordailuak orientazio-dokumentu bat argitaratu du, energia-erkidegoendako leihatila bakarrak sortzen laguntzeko.

Setting Up Community Energy One-Stop-Shops izenburuarekin (Energia-erkidegoendako leihatila bakarrak sortzeko orientabideak) argitaraturiko agirian, zenbait orientabide ematen dira dagoeneko ezarrita dauden leihatila bakarretatik ikasteko. Horrekin batera, baliabide praktikoak jartzen ditu eskura zerbitzuak definitzeko, leihatila bakarreko proiektu bat finantzatzeko edo erabiltzailearen ibilbidea diseinatzeko.

Gida horretan, energia-erkidegoendako leihatila bakartzat hartzen dira nazio, eskualde edo tokian tokiko erakundeak, energia-komunitateei zerbitzu-sorta bat ematen dietenak, sorkuntza-prozesuan eta prozesuaren hainbat etapatan agertzen ahal diren oztopoak gainditzen laguntzeko.

Dokumentuak nabarmentzen duenez, energia-komunitateei administrazio-zerbitzua, zerbitzu teknikoa, gaitasuna sortzeko zerbitzua eta/edo finantza-laguntza eskaintzen dieten leihatila bakarreko bulegoak bereziki pentsatuak dira energia-proiektu komunitarioak sortzen eta garatzen laguntzeko. Izan ere, leihatila bakarren garrantzia are gehiago islatzen da EBren Eguzki Energiaren Estrategian, zeinak azpimarratzen baitu informazioa funtsezkoa zaiela balizko inbertitzaileei, herritarrei eta ETEei, autokontsumoaren onurei buruzko argitasuna eta aurreikusgarritasuna hobetzeko.

Ikusi dokumentua