Etxebizitza eta Hiri Garapeneko ministerio-bilera informala azaroaren 14an eginen da Gijonen, agendan bi gai nagusi jarrita: etxebizitza eskuratzeko eskubidea eta hiri-politika jasangarriak.
EBko Kontseiluaren Espainiaren lehendakaritzaren esparruan, bilerak honako izenburu hau izanen du: «Etxebizitza guztiontzat, ingurune eraiki jasangarri, osasungarri eta inklusiboetan». Bilerak aztertuko ditu eraikinen eta hiri-garapenaren egungo eta etorkizuneko erronkak, Europa mailan, eta bi lan-saiotan banatuko da.
Prezio oneko eta kalitatezko etxebizitza lortzea erronka handia da EBko herrialdeetan, prezioak igo direlako, eta eskaintza eskasa eta desegokia delako. Horregatik, topaketaren lehen lan-saioan etxebizitza izateko eskubidea izanen da gai nagusia.
Hiriak hazkunde ekonomikoaren eragileak dira, baina isurtzeen % 70aren erantzuleak ditugu eta baliabideen % 60 kontsumitzen dute; horrek herritarren bizi-kalitatea kaltetzen du.
Kontseiluaren Espainiaren Lehendakaritzak proposatu du hiri politika nazional arrakastatsua izateko elementu funtsezkoak aztertzea, eta maila anitzetako gobernantza eta hiri-garapenean integratutako ikuspegia sustatu nahi ditu, EBko Hiri Agendarekin bat
Topaketan, horren adibide bat aurkeztuko da: Espainiako Hiri Agenda, hain zuzen. Aitzindaria izan da EBko herrialdeen artean, eta nabarmendu du hagitz onuragarri dela politika estrategiko eta unibertsal bat izatea, 2030erako Agendaren helburuekin eta Nazio Batuen Hiri Agenda Berriaren printzipioekin bat datorrena.