Kontseilua eta Europako Parlamentua EBren 2024ko aurrekontuari buruzko akordio batera iritsi dira. Aurrekontu hori 189.385,4 milioi eurora igo da.

Akordioaren arabera, 360 milioi euro utziko dira erabilgarri, 2021-2027rako urte anitzeko egungo finantza-esparruaren gehieneko gastu-mugen barruan, eta horrek EBri aukera emanen dio aurreikusi ezin diren premiei erantzuteko.

Ordainketak, osotara, 142.630,3 milioi eurokoak izanen dira.

Kontseiluak eta Parlamentuak 14 egun dituzte orain, lortutako akordioa formalki onesteko. Kontseiluak azaroaren 20an onartuko duela espero da, eta horretarako gehiengo kualifikatua behar da.

Informazio gehiago Kontseiluaren webgunean