EBko Kontseiluak negoziazio agindu bat onetsi du Europako Parlamentuarekin hizketan hasteko, airearen kalitateari buruz indarrean dauden Batasuneko bi zuzentarau berrikusi eta bateratzeko proposamen bati buruz.

Proposamenaren xedea da 2030ean bete beharko diren EBko airearen kalitateari buruzko arauak ezartzea eta EB airearen zero kutsaduratik hurbilago kokatzea 2050erako.

Halaber, EBko airearen kalitateari buruzko arauak Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) jarraibideekin estuago lerrokatu nahi ditu.

Coreper-en adostutako negoziazio mandatuak gidatuko du Kontseiluak Parlamentuarekin negoziazioak hasteko izanen duen jarrera (“trilogoak”), legeriaren azken testuari forma emateko.

Informazio gehiago Kontseiluaren webgunean