Europako Batzordeak Hiri berokuntzako erreminta sorta dokumentua argitaratu du. Bertan, honako hauek aztertu ditu: district heating sareak deskarbonizatzen laguntzeko dauden aukera teknologikoak, sare horiek deskarbonizazioan betetzen dituzten rolak, eta etorkizuneko bero hornidura. Gainera, jardunbide egokien zortzi adibide eman ditu. Sorta hori zuzenduta dago eskualdeko eta tokiko agintariei, ETEei, gizarte zibileko erakundeei eta toki eta eskualde mailan hiri berokuntzaren deskarbonizazioan interesa duten eta inplikatuta dauden alderdiei.
Berokuntzaren eta hozte sistemaren sektoreak Europar Batasuneko energia eskariaren zati handia hartzen du; izan ere, energiaren azken kontsumoaren erdia hartzen du, gutxi gorabehera. Ikatzez elikatutako hiri berokuntzako sistema bat eraldatzeko estrategia batek beroaren eskaria murrizteko neurriak konbinatu behar ditu beti, eta hornidurarako ordezko elementuak instalatu behar ditu.
Hauek izanen dira klimatikoki neutroa den beroaren sorkuntzaren zutabe nagusiak: energia bero bihurtzea (elektrizitate berriztagarria eta giro beroa erabiliz), eguzki bero termikoa eta energia geotermiko sakonaren proportzio bat, eremu egokietan.