Europako Ikerketa Kontseiluak adierazi du zer 37 talde zientifikok jasoko dituzten 395 milioi euro, guztira, ikerketa-arazo konplexuak –alegia, banaka lan eginez konpondu ezin direnak– konpontzeko.
Sinergiako dirulaguntzek zenbait herrialdetako ikertzaile nabarmenen proiektuak babesten dituzte; izan ere, ikertzaile horiek indarrak batzen dituzte ikerketa-arazo oso konplexuei erantzuteko.
Deialdi horretara 395 proposamen aurkeztu dira, eta horietatik 37 izan dira irabazleak. Honako herrialde hauetan antolatzen dira proiektu gehienak: Alemania (27), Frantzia (12), Herbehereak (7), jarraian Espainia, Israel, Italia, Suedia eta Norvegia (5na). Guztira 135 ikertzaile arituko lanean, 114 unibertsitate eta ikerketa-zentrotan, Europako 19 herrialdetan eta Europaz kanpoko beste batzuetan.